2012/01/23
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak Durangon trenbideak lurperatzeko lanen inguruan eskaini den prentsa aurrekoan aditzera eman duenez “2010eko urtarrilean, oraintxe dela urte bi, Iñaki Arriola Garraio Sailburuak iragarri zuen” lehen atzerapena, hau da, pentsatutakoa baino urte bete beranduago egingo zela. Lanak 2011ko udaberrian amaituko ziren. Hamar hilabete geroago, 2010eko urrian, Ernesto Gasco Sailburuordea izan zen Durangora etorri zena “ bigarren atzerapena” egongo zela esateko, ia urte bete 2011 urte amaierara arte. Amaitu da 2011 urtea, 2012 a hasi da, eta orain Gobernuak iragarri egin du “hirugarren atzerapena” ere egongo dela, oraingo honetan urte eta erdi atzeratuko da, hau da, lanek 2013ko erdialdera arte iraungo dute”.